ALTA EMAN

Pribatutasun-politika

BPXPORTEN WEBGUNEKO ETA SARE SOZIALETAKO DATU PERTSONALEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA
Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa
Erantzulea JUSTBPXPORT, S.L. (IFZ: B01801745), aurrerantzean “BPXport
Helburuak Gure kirol-zerbitzuak ezagutaraztea, eskeintzea eta kudeatzea, baita online esaktzeko eta kudeatzeko aukera ematea ere.
BPXporten jarduerei buruz informatzea eta zabalkundea ematea. Gure jarduerei buruzko informazioa bidaltzea.
Webguneen eta gure sare sozialen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea.
Legitimazioa Gure zerbitzuak emateko datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.)
Interesdunak emandako baimen zehatza (RGPD 6.1.a art.)
BPXporten legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)
Hartzaileak Oro har, ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, legezko betebeharrak edo kasu espezifikoak izan ezik (adibidez, zerbitzuaren faseren batean esku har dezaketen enpresaren zuzeneko kolaboratzaileei)
Eskubideak Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Gurutzegi 12, 1. solairua, 8. lokala (Belartza Poligonoa), 20018 Donostia (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: lopd@myblog-e8ubptyc8c.live-website.com edo 943 672 459 telefono zenbakian. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruz informazio zehatzagoa ezagutu nahi baduzu, gure Pribatutasun Politika irakurri dezakezu.

 

Pribatutasun Politika – Datu Pertsonalen Babesa 

  1. 1. Tratamenduaren Erantzulea / Tratamenduaren Arduraduna 

JUSTBPXPORT, S.L., aurrerantzean “BPXport” edo “enpresa”.:

I.F.Z.: B01801745

Helbidea: Gurutzegi 12, 1. solairua, 8. lokala (Belartza Poligonoa)

Herria: 20018 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Telefono zenbakia: 943 672 459

Helbide elektronikoa: lopd@myblog-e8ubptyc8c.live-website.com

  1. Indarrean dagoen legeria

BPXportek egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:

a) 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).

b) Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).

c) Arau osagarriak eta garapen-arauak.

  1. Webguneak, APPak eta sare sozialetako kanalak

BPXporten webgune ofiziala www.bpxport.es da eta enpresak sare sozialetan dituen kanal ofizialak hauek dira:

Facebook: https://www.facebook.com/bpxport/

Twitter: https://twitter.com/bpxport

Instagram: https://www.instagram.com/bpxport/

YouTube: https://www.youtube.com/channel/UC2tyEh-wI5cUCXsgwooOZKw

Era berean, BPXportek eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk kanpoko plataforma edo aplikazioen bidez kudea daitezke (adibidez, “miclubonline” edo “MyWellnessCloud”).

Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean BPXporten webgune ofizialei, aplikazioei (APP) eta enpresaren sare sozialetako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

  1. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie BPXporten webgune, APP edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko, gune pribatu, inprimakien bidez, etab.) emandako datu pertsonalak edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, BPXporten tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.

BPXporten webgunearen bidez egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

  1. KIROL-INSTALAZIO EDO KIROL-ZERBITZUEN ERABILTZAILEAK / KIROLARIAK

Helburua: Gure kirol-zerbitzuak eta lotutako arloak eskaintzea eta kudeatzea, horiek online eskatzeko eta kudeatzeko aukera barne.

Oinarri juridikoa: gure zerbitzuak emateko datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.).

Hartzaileak: BPXportek kudeatutako kirol-zerbitzuak kontratatzen dituen pertsonari jakinarazten zaio bere datu pertsonalak BPXporteko kolaboratzaile zuzenei jakinarazi ahal izango zaizkiela, baldin eta zerbitzuaren prestazioaren zatiren batean parte hartzen badute, bai eta administrazio publikoei eta/edo organo judizialei ere (unean-unean indarrean dagoen legeriaren arabera hala eskatzen den kasuetan).

Eskubideak: “Interesdunen Eskubideak” atala kontsultatu.

  1. INFORMAZIO ESKATZAILEAK

Helburua: BPXport eta pertsona interesdun eta erlazionatuen arteko harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak eskaintzea; eskaerei erantzutea.

Oinarri juridikoa: Interesdunaren baimena (RGPD 6.1.a art.), helburu horiekin datuak ematen dituenean, harremanetarako inprimakiak edo antzekoak betez, eta baldintzak onartzeko laukitxoak eta pribatutasun-politika aktibatuz.

Hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea.

Eskubideak: “Interesdunen Eskubideak” atala kontsultatu.

  1. NEWSLETTERREN HARPIDEDUNAK ETA KOMUNIKAZIO INFORMATIBOEN ETA/EDO KOMERTZIALEN HARTZAILEAK

Helburua: Gure jarduera eta zerbitzuekin lotutako informazio- eta merkataritza-komunikazioak bidaltzea.

Oinarri juridikoa: Interesdunaren baimena (RGPD 6.1.a art.), bere datuak helburu horiekin ematen dituenean, buletinera harpidetuz edo mota horretako komunikazioak jasotzea onartzeko laukitxoak aktibatuz. BPXporten interes legitimoa (RGPD 6.1.f art.) komunikazio horiek bidaltzeko, iraganean edo gaur egun BPXport zerbitzuak kontratatu dituzten pertsonen kasuan.

Hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea.

Komunikazio gehiago ez jasotzeko eskubidea: Buletinetara edo antzeko zerbitzuetara harpidetuz gero, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute nahi duten unean, lopd@myblog-e8ubptyc8c.live-website.com helbide elektronikora eskaera bat bidaliz edo BPXportek horretarako ematen duen beste edozein baliabide erabiliz, hala nola “Baja eman” edo “Unsubscribe” izeneko mekanismoa, buletinen azken zatian dagoena.

Beste eskubideak: “Interesdunen Eskubideak” atala kontsultatu.

  1. WEBGUNE ETA SARE SOZIALETAKO KANALEN ERABILTZAILEAK

Helburua: BPXporten jarduera eta ekimenei buruz informatzea (bai BPXportek antolatuta bai BPXportek parte hartuta), eta hauei zabalkundea ematea; baita hirugarren pertsona eta erakundeek egindako iritziak eta balorazioak babaltzea ere.

Oinarri juridikoa: BPXporten interes legitimoa (RGPD 6.1.f art.) bere jarduerari buruz informatzeko.

Hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea.

Eskubideak: “Interesdunen Eskubideak” atala kontsultatu.

  1. WEBGUNE ETA SARE SOZIALETAKO KANALEN ERABILTZAILEEN DATU ANALITIKOAK

Helburua: Webgune eta sare sozial eta profesionaletako erabilera eta interneten presentzia korporatiboa kudeatzea eta aztertzea.

Oinarri juridiko orokorra: BPXporten interes legitimoa (RGPD 6.1.f art.) bere webgunearen eta sare sozial eta profesionaletako kanalen funtzionamendua ezagutzea eta kudeatzea

Oinarri juridiko espezifikoa: Interesdunaren baimena (RGPD 6.1.a art.), datuen analisia cookie analitiko, publizitario edo antzeko teknologien erabileran oinarritzen denean, cookieak erabiltzea onartuz.

Hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea.

Cookieak erabiltzeko emandako baimena aldatzeko edo baliogabetzeko eskubidea: Erabiltzaileak une oro du eskuragarri webgunean “Cookieak konfiguratzea” tresna helburu horrekin.

Beste eskubideak: “Interesdunen Eskubideak” atala kontsultatu.

  1. Kontserbazio epea

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira. Epe orren ondoren, ezabatu egingo dira, eta konfidentzialtasuna bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak hartuko dira.

Aurrekoari kalterik egin gabe, BPXportekin sinatutako kontratuzko eta/edo merkataritzako harremana amaitu ondoren, BPXportek bezeroaren harremanetarako datuak mantendu ahal izango ditu gehienez ere hiru (3) urtez, erabiltzailearentzat interesgarriak izan daitezkeen BPXporten produktu eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa eta/edo sustapenak bidaltzeko. Era berean, BPXportek tratatutako datu pertsonalak bereizi ahal izango ditu, estatistika-helburuetarako soilik erabiltzeko.

  1. Sekretu eginbeharra

BPXport erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Datu pertsonalak deskribatutako helburuetarako baino ez dira erabiliko, eta ez zaizkie hirugarrenei beste ezertarako utziko, berariaz eta idatziz eskatzen ez baduzu behintzat. Arau orokor moduan, zerbitzuen jardutean zehar jasotako eta/edo tratatutako datu pertsonalak BPXPORTek ez ditu hirugarrenekin trukatu eta transferituko. Hala ere, gerta daiteke datu jakin batzuk hirugarrenei jakinaraztea beharrezkoa izatea zuk eskatutako zerbitzuak kudeatzeko (adibidez, zerbitzuaren faseren batean esku har dezaketen enpresaren zuzeneko kolaboratzaileei datuak jakinaraztea). Kasu horietan, BPXPORTek hirugarren horiei datuak jakinarazi eta/edo transferitu ahal izango dizkie, eta hirugarren horiek, nolanahi ere, BPXPORTek ezartzen dituen konfidentzialtasun-betebehar berberak bete beharko dituzte kontratu bidez, eta, nolanahi ere, datu pertsonalen babesari buruzko araudia bete beharko dute.

BPXporteko langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.

  1. Datu pertsonalak biltzea

BPXportek ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat formulario erabiltzeko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harreman formularioa, bazkidetza eskatzeko, cv-a bidaltzeko, e.a.), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. BPXportek erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) bidaltzen edo txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. BPXportek ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, BPXportek ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Webgune honen bitartez informazioa bidaltzen bada, APPak edota gune pribatuak erabiltzen badira edo BPXportek eskainitako edozein zerbitzua erabiltzen bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

8. Adin-txikikoen datuak

Jardueraren bat adin-txikikoei zuzenduta baldin badago, BPXportek adin-txikikoaren guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen komunikaziorako.

BPXportek, kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko gomendatze du.

Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) Datuak Babesteko Euskal Agentzian eta Agentzia Españolean eskuragarri dago.

  1. Erregistroak eta harpidetzak

Informazio-buletinen edo antzeko zerbitzuen harpidetzak datu pertsonalen tratamendua eskatzen duenean, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute, hala nahi duten unean, lopd@myblog-e8ubptyc8c.live-website.com helbidera eskaera bat bidaliz, edo posta elektronikoan azaltzen den “baja eman” edo “Unsuscribe” mekanismoa erabiliz.

  1. Sarbide gakoen erabilera 

Eremu pribatuetara sartzeko gakoak pertsonalak, konfidentzialak eta besteraezinak dira. Erabiltzaileak modu arduratsuan erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak ez dizkio bere gakoak jakinarazi behar telefonoz, posta elektronikoz, webgune honen bidez edo beste edozein bide erabiliz eskatzen dizkion inori.

BPXportek gomendatzen du erabiltzaile-kodea eta pasahitza desberdinak izatea eta gutxienez zortzi karaktere alfanumeriko izatea, teklatuko maiuskulak, minuskulak, zenbakiak eta sinboloak konbinatuz. Erabiltzaileak bere gakoak buruz ikasi behar ditu, eta ez ditu gorde behar beste pertsona batzuek eskura ditzaketen euskarri fisiko edo informatikoetan. Sarbide-gakoak aldian-aldian aldatu behar dira, urtean behin gutxienez.

Garrantzitsua da erabiltzaileak bere kontu pertsonala ixtea webguneako eremu pribatuetan saio bakoitza amaitzean; izan ere, horrela ziurtatuko du inork ezin duela bere informazio pertsonalerako sabiderik lortu bere ordenagailua norbaitekin partekatzen badu.

Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio BPXporti bere sarbide-gakoei dagokienez atzemandako edozein gorabehera edo baimenik gabeko sarbidea.

BPXportek eskubidea izango du erabiltzaile baten kontuari baja emateko, baldin eta haren erabilera desegokia antzematen badu, BPXportekiko betebeharrak ez betetzeagatik, pribatutasun-politika eta webgunearen baldintza orokorrak ez betetzeagatik, edo garrantzitsutzat jotzen duen beste edozein arrazoirengatik.

  1. Enplegu-eskatzaileak

Curriculuma formularioen, posta elektronikoaren, sare sozial edo profesionalen edo antzeko mekanismoen bidez BPXporten lan egiteko hautagaitza eskaintzen duen pertsonari jakinarazten zaio, Datu Pertsonalak Babesteko legedian ezarritakoaren arabera, bere enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak BPXport datuen tratamendu-sisteman sartuko direla.

Zure datuak etorkizunean BPXport Taldeko enpresa desberdinetan garatu daitezken langile-hautaketa prozesuetan parte har dezazun erabili ahal izango dira. Langileak hautatzeko prozesu horiek BPXport enpresa berak edo BPXportek kontratatzen dituen kanpoko enpresak egin ditzakete.

BPXportek urtebete inguruko epean gordeko du zure curriculuma. Epe hori igarotakoan, datuak suntsitu egingo dira, konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak aplikatuz.

Azaldutako helbururen batekin ados ez bazaude, lehenbailehen idatziz jakinarazteko eskatzen dizugu. Era berean, zure datuetan aldaketarik gertatuz gero, jakinarazteko eskatzen dizugu.

Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, eramangarritasuna, tratamenduari aurka egitea, etab.), eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin dezakezu, Pribatutasun Politika honetako “Interesdunen Eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.

  1. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake (esate baterako, Facebook, Instagram, Twitter edo YouTube). BPXportek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan BPXportekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez BPXporten menpe.

  1. BPXporten presentzia Sare Sozialetan

BPXportek Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako produktuak, zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin BPXporten profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak BPXportek erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak BPXporti eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, BPXportek sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie BPXporten sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta BPXportek duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. BPXportek ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. BPXportek alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

BPXportek Facebook, Twittter, Instagram eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

BPXportek beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. BPXportek edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) BPXportek zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) enpresak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

Erabiltzaileak BPXporten sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.

  1. Segurtasun Neurriak

BPXportek, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela BPXporten erantzukizunpekoak.

Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, wegune honek konexio seguruko geruzen protokoloetan (https) oinarritutako enkriptazio-teknologia erabiltzen du, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.

  1. Segurtasun urraketa

Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio BPXporti webguneari, eremu pribatuei, APPei, sarbide-gakoei edo informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna arriskuan jartzen duen beste edozein egoerari buruzko edozein gorabehera, segurtasun-urraketa, sarbide okerra edo baimendu gabea. Jakinarazpena egiteko 943 672 459 telefono zenbakia edo lopd@myblog-e8ubptyc8c.live-website.com helbide elektronikoa erabili ditzake.

  1. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu BPXporti, helbide honetara: Gurutzegi 12, 1. solairua, 8. lokala (Belartza Poligonoa), 20018 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa), telefonoa: 943 672 459 edo, bestela, lopd@myblog-e8ubptyc8c.live-website.com helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

  1. Datuak Babesteko Ordezkaria

Datu pertsonalak babesteko legedia betez, bereziki 2016/679 (EB) Arautegia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPD”), BPXportek jakinarazi nahi dizu Datuak Babesteko Ordezkaria izendatu duela eta interesdunen eskura jartzen dituela bere kontakturako informazioa:

Erakundea: DPO BIDE, S.L.

Hekbidea: Azkoitia Plaza, 5, 2.D – 20011 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Telefono-zenbakia: +34 943453588

Posta elektronikoa: bpxport@dpobide.com

  1. Indarraldia eta aldaketak

BPXportek beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. BPXportek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, BPXportek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

  1. Jurisdikzioa

BPXport eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, BPXport eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu BPXportek Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.